Testuingurua
1. gaztea: Zer egin daiket nire etxean mundua salbatzeko?
Ekologista: Natura maite dozu?
2. gaztea: Oraindik ez dogu andragairik.
Zer edo nor maite izango dogu gehiago ba!
Ekologista: Orduan lana erreza da.
Guretzako ez da izango lan nekezik.
Etxean doguzan beirazko botilak behar dan lekuan jartzen hasiko gara.
1. gaztea: Nire osabaren tabernan botila guztiak sastarrontzietara botatzen dabez.
Dogartzi: Hor dago koxka!
Zuk orain badakizu zer egin behar dan.
Irakatsi eiozu!
Gazteak nagusiei irakatsi behar!
Hau da hau!
Dendaria: Eta horregaz bakarrik, mundua salbaturik geratuko da?
Paule: Ez horixe!
Hau lehenengo urratsa izango da.
2. bezeroa: Eta gero zer gehiago egin daikegu?
Karmen: Herri askotan, gurean izan ezik, pila ontziak aspalditik dagoz jarrita.
3. bezeroa: Pila ontziak, zertarako?
Tabernaria: Pilak substantzia kutsatzaileak ditue, kadmioa eta... beste gauza bitxiren bat.
Sastarrontzira bota ezkero, itxasoan amaituko dabe eta azkenean.
Atsoa: Guk edaten dogu!!!
Ai ama, ai ama!
Ez da posible, ez da posible!
Xurgin: Baina hori ez da dana.
Nik lehengo egunean egunkari batean papera eta kartoia birziklatu daitekezala irakurri neban.